Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Untxi beteak ardo zuri saltsarekin eta azenario purearekin
Untxi beteak ardo zuri saltsarekin eta azenario purearekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Untxi betea:
  • -Untxi bat
  • -Aranpasak, 150 g
  • -Albertxiko lehorrak, 150 g
  • -Intxaurrak, 100 g
  • -Pinaziak, 50 g
  • -Datilak, 50 g
  • -Ardo zuria, 150 g
  • -Tipulin bat
  • -Eztia
  • -Ezkaia, adar bat
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • -Gurina
  • Ardo zuri saltsa:
  • -2 tipula
  • -6 baratxuri atal
  • -Gurina
  • -Maizena, 2 koilarakada
  • -Oilo salda
  • -Ardo zuria, 200 g
  • -Gatza
  • Azenario eta menta purea:
  • -Azenarioak, 200 g
  • -Gurina, 50 g
  • -Oilo salda
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • -Menta orriak
Prestaketa

Untxi beteak:

Lehenik untxiari hezurrak kendu eta labeko paperaren gainean ondo luzatu haragi guztia. Gatza bota.

Barrukoa prestatuko dugu: ontzi batean ezti koilarakada bat jarri eta bertara aranpasak, albertxiko lehorrak, datilak, intxaurrak eta pinaziak gehitu eta nahastu. Gatza eta ezkai pixka bat bota. Zartagin batean tipula txikituta gurinarekin erregosten jarri eta erdi egina dagoenean, ardo zuria botako diogu eta murriztu arte utzi. Bertara beste fruituak bota eta almaizean edo birringailuarekin dena ondo zanpatu edo       prestaketa hau untxi haragiaren gainean jarri, saskiak egingo ditugu eta sokarekin ondo lotu. Beste zartagin batean olioarekin gorritu. Gero ardo zuri saltsaren barruan sartu eta estali. Egin arte bertan utzi. 30-40 minutu gutxi gorabehera.

 

Ardo zuri saltsa:

Tipulak eta baratxuri atalak juliana eran moztu eta gurinarekin erregosten jarri zartagin batean. Barazkiak ondo gorrituta daudenean, oilo salda bota eta irakiten jarri erdira murriztu arte. Orduan ardo zuria bota eta beste 5-10 minutu irakiten izan. Birringailuarekin txikitu eta arina badago arto irinarekin loditu.

 

Azenario eta menta purea:

Azenarioak zatitu eta gurinarekin erregosten jarri pixkanaka. Kolorea hartzen hasten denean, oilo salda gehitu eta egosten eduki azenarioa egin arte. Orduan birringailuarekin birrindu eta oliba olioa pixka bat bota. Eltze batean jarri eta menta orri batzuk juliana eran moztuta gehitu eta gazitu.

 

Bukaera:

Plater batean bi untxi saski jarri eta gainetik saltsa bota. Ondoan azenario pure koilarakada bat jarri.