Bigarrenak
Atunaren prestaketa:
Atuna lauki txikietan moztu. Luzoker ozpindua ere atuna bezalako zati txikietan moztuko dugu. Ontzi batean jarriko ditugu bi osagaiak eta sesamo olioa, tabaskoa, ziapea eta soja saltsa gehituko ditugu. Ondo nahastu eta erreserbatu.
Anakardo pastaren prestaketa:
Anakardoak labean erreko ditugu 160 graduan 10 bat minutuz. Bitartean, ogi zaharra uretan beratuko dugu. Behin anakardoak erreta eta hoztuta, birrintzeko ontzian sartuko ditugu baratxuri, ozpin, olio eta gatz pittin batekin. Birringailuarekin birrindu, ogia gehitu eta behar den neurrian ura gutxinaka gehitu. Nahi dugun beste gatz botako diogu. Testura gogor xamarra nahi dugu. Behin eginda, mahuka batean sartu eta hozkailuan gutxienez ordubetez utziko dugu.
Bao ogien prestaketa:
Ogiak lurrunean egosiko ditugu 3-4 minutuz lurrunontzi batean.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa