Bigarrenak
Campero ogitartekoa
Tipulak juliana eran moztuta, zartagin batean erregosten jarri, ondo gorritu arte.
Gerezi tomateak erretilu batean olioarekin, gatzarekin eta belar usaintsuekin laberatu 180ºC-an 20 minutuz. Edo bestela, zartagin batean ere egin daiteke.
Hirugihar xerrak txikitu eta zartaginean ondo gorritu, eta tipularekin nahastu.
Ontzi batean arrautza, ozpina, gatza eta olioa emultsionatu.
Ogia erditik moztu eta bertan, maionesa eta ziapea igurtzi. Gainean xerra tipularekin jarri. Ondoren, gerezi tomate erreak eta hirugihar xerrak. Gero, Brie gazta xerrak eta, gainetik, soplete batekin urtu. Errukula eskukada bat jarri, berriro ere saltsa eta ogitartekoa itxi.
Deabru arrautzak
Arrautzak uretan egosi, hoztu, zuritu eta erditik ireki. 5 gorringo ontzi batean sartu eta bertan beste osagaiekin nahastuko dugu. Zuringo erdiak ore honekin bete eta gainetik geratu zaigun gorringo egosiaren birrindura bota eta perrexil txikituarekin bukatu.
Patata more frijituak
Patatak zuritu eta zuritzailearekin xafla finak atera. Uretan garbitu, ondo xukatu eta oliotan frijitu. Gatza bota / gazitu.
Bukaera
Ogitartekoa erditik moztuta erretilu batean jarri. Bertan, deabru arrautzak eta, ondoan, patata more frijituak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa