Bigarrenak
Txerri solomoa frijituta
Txerri solomoa xerratan moztu eta soja saltsan beratzen utzi. Arrautza ontzi batean sartu eta Maizenarekin irabiatu. Solomo xerrak sojatik atera. Lehortu eta arrautzetan sartu ondoren, olio berotan frijitu. Ondoren xukatu, makilatxotan moztu eta saltsan sartu erabat egin dadin.
Tipulina karamelizatua
Tipulina juliana eran moztu eta zartagin batean olioarekin ondo gorritu arte erregosiko dugu. Bukaeran gatza botako diogu.
Limoi saltsa
Osagai guztiak eltze batean sartu eta irakiten jarri loditu arte. Bertara solomo zati frijituak sartu.
Barrengorri formako patatak
Patatak zuritu eta egosi. Ontzi batean sartu eta arto irina eta ur pixka batekin orea egin. Eskuekin bolatxo forma emango diogu eta botila batekin barrengorri forma emango diogu. Uretan 30 minutuz egosi eta ontzi batean sartu, bertara beste osagaiekin nahastu. Zartagin batean salteatu.
Bukaera
Plater batean típula karamelizatua jarri eta gainean txerri solomo zatiak saltsa pixka batekin eta ondoan, barrengorri itxurako patatak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa