Bigarrenak
Oilasko broxetak teriyaki erara:
Ontzi batean oilasko haragi txikitua, arrautza, porrua txikituta, jengibre zati bat birrinduta, gatza eta ogi birrindu pixka bat sartuko dugu eta nahastu orea egin arte. Haragi eskukada bat hartuko dugu eta eskuekin zabaldu. Erdian parmako gazta makilatxo bat jarri. Lehendik baratxuri hautsa eta piperrautsa igurtzita edukiko dugu. Eskuekin itxi hodi bat izango balitz bezala eta olio pixka bat igurtziko diogu ez iluntzeko.
Zartagin batean soja saltsa, mirina, txakolina, azukrea eta maizena elkartu eta kozinatu.
Oilasko hodiak zartagin bero batean gorrituko ditugu eta lehen prestatutako saltsa bertara botako dugu, murriztu eta oilaskoak saltsa eduki dezan.
Arroza kakahuetearekin salteatuta:
Zartagin batean tipulina eta baratxuria txikituta olioarekin erregosi. Hirugiharra zatietan moztu ondoren, gorritu. Bertara arroza bota, sueztitu eta salda bota ondoren, 12 minutuz egosten utziko dugu lehorra eta eginda geratu arte. Zartagin batean kakahueteak txigortu eta arrozarekin nahastu. Perrexila txikituta gehitu.
Alberjinia kakahuete kremarekin:
Alberjinia zuritu, makilatxotan moztu eta zartagin batean olioarekin salteatu. Biguntzen dagoenean beste osagaiak gehitu, pixka bat sueztitu eta atera sutatik.
BUKAERA:
Plater batean arroza jarriko dugu eta gainean alberjinia eta oilasko hodiak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa