Bigarrenak
Txahal tripakiak, muturrak eta zangoak ordubetez egosiko ditugu urdaiazpikoaren hezurrarekin.
Bitartean, beste lapiko batean tipula, piper berdea, porrua, baratxuria, urdaiazpikoa, txorizoa eta hirugiharra ondo txikitu eta oliotan bigunduko ditugu.
Guztia ondo erregosita dagoenean, ardo zuria, tomate saltsa, kaiena eta piperrautsak botako ditugu. Beste 15 minutu izango dugu sutan.
Bukatzeko, tripakiak eta saltsa nahastu eta egosketaren salda gehituko diogu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa