Bigarrenak
Oilasko frijitua:
Ontzi batean azukre beltza, gatza, eta legamia hautsA nahastu. Oilasko izterrei hezurra eta azala kendu eta zatitan moztu. Lehen egindako nahasketarekin igurtzi eta erreserbatu.
Ontzi batean irina, maizena, baratxuri eta tipula hautsA, piperrautsa, pipermina eta gatza nahastu eta beste ontzi batean arrautza, esnea, saltsa mina pixka bat eta whiskya. Ontzi honetara lehen nahastutako HAUTS pixka bat bota eta ondo nahastu. Oilasko izter zatiak hautsen nahasketatik pasa eta ondoren beste nahasketatik eta olio berotara bota ondo friji daitezen. Paperean xukatu.
Maionesa gozatuta:
Ontzi batean osagai guztiak elkartu eta ondo nahastu.
Gazta bolatxo frijituak:
Bi osagaiak elkartu eta ore bat egin. Eskuekin bolak egin eta oliotan sartu frijitzeko
BUKAERA:
Hanburgesa ogiak erditik moztu, gurina igurtzi eta zartaginean gorritu. Azpiko xerran maionesa saltsa igurtzi, ozpinetako luzoker xerrak jarri eta gainean oilasko frijitu zati batzuk. Gainetik maionesa saltsa gehiago bota. Hanburgesa ogiarekin estali. Ondoan gazta bolatxoak jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa