Bigarrenak
Pistoa arrautza galdarraztatuarekin eta ahate urdaiazpikoarekin:
Zartagin batean piper gorria, berdea, tipulina eta eta kuiatxoa karratutan moztuta erregosten jarri olio pixka batekin. Gorritutakoan, tomatea zatitan eta tomate txikitua gehitu eta erregosten jarraitu ondo egin arte.
Katilu batean plastikoa luzatu eta olioarekin igurtzi. Bertan arrautza jarri, gatza bota eta plastikoarekin itxi. Ur berotan sartu 5 minutuz arrautza kanpotik egin arte. Ireki plastikozko poltsatxoa eta arrautza barazkien gainean jarri.
Ahate urdaiazpikoa xerra finetan moztu.
Kuiatxo eta gazta opilak:
Kuiatxoa birrindu eta gehiegizko ura kendu iragazki batekin. Beste osagaiekin nahastu. Eskuekin forma eman eta labean edo zartaginean gorritu opiltxo hauek.
Gerezi tomateak burratarekin:
Gerezi tomateak erditik moztu eta albahaka txikitu.
BUKAERA:
Plater batean pistoa jarri eta gainean arrautza. Inguruan ahate urdaiazpikoa jarri eta ondoan, gerezi tomateak burratarekin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa