Bigarrenak
Oilasko bularkia gazta azal kurruskariarekin:
Oilaskoari erdian ebaki bat egin eta bertan pesto gorri koilarakada bat sartu. Erretilu batean jarri. Ontzi batera ogi birrindua, oreganoa, parmako gazta birrindua, pesto gorri koilarakada bat, gatza eta limoi zukua bota. Ondo nahastu eta oilasko bularra pate horrekin estali. Cherry tomate batzuk ingurutik jarri eta laberatu 200ºC-tara 20-25 minutuz.
Piper eta tomate pestoa:
Piperrak eta tomateak labean erre gainetik olio pixka bat botata. Zuritu eta ontzi batean sartu. Bertara beste osagaiak gehitu eta birrindu. Pate bat bezala geratu behar da.
Patata, ahuakatea eta arrautza:
Patatak makilatxo finetan moztu eta zartagin batean frijitu, ez olio askorekin. Ondoren xukatu eta plater batean jarri. Gainetik gazta zati batzuk jarri eta bertan ahuakate erdia xerratan moztuta gainetik luzatu eta, azkenik, arrautza bat uretan galdarraztatu ahuakatearen gainean jarri.
Batata frijitua:
Batatak zuritu eta makilatxotan moztu. Zartagin batean olioa berotu eta bertan frijitu. Xukatu.
BUKAERA:
Plater batean oilasko bularkia jarri cherry tomate erre batzuekin, eta ondoan batata frijituak pestoarekin. Beste plater batean patata, ahuakate eta arrautza galdarraztatuak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa