Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Moxal haragi bolak gazta eta pinaziz betetako udare erreekin
Moxal haragi bolak gazta eta pinaziz betetako udare erreekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Moxal bola orea:
  • - Moxal haragia txikituta, 400 g
  • - Tipulina txikituta
  • - Arrautzak, 2 (horietako bat galdarraztatzeko)
  • - Irina
  • - Baratxuria, ale bat
  • - Moldeko ogia, 2 xerra
  • - Esnea
  • - Perrexila txikituta
  • - Gatza
  • Saltsarentzat:
  • - Porruak, 3
  • - Tomateak, 2
  • - Barrengorriak, 500 g
  • - Piper txorizeroaren mamia, 2 koilarakada
  • - Ardo zuria, 200 g
  • - Salda, 600 g
  • - Baratxuria, ale bat
  • - Gatza
  • - Oliba olioa
  • Udare erreak ezti, pinazi eta gaztarekin:
  • - Udareak, 2
  • - Eztia, koilarakada bat
  • - Oliba olioa
  • - Gazta urdina, zati bat
  • - Pinaziak
Prestaketa

Moxal bola orea:

Zartagin batean tipulina txikituta baratxuri alearekin batera erregosten jarri olio pixka batekin. Ogia esnetan busti.

Ontzi batean osagai guztiak sartuko ditugu eta eskuekin ore bat egin. Bolak egin eta irinetatik pasa, eta zartaginean olioarekin frijitu alde guztietatik.

 

Saltsarentzat:

Juliana eran moztuko ditugu barazkiak porruarekin hasita eta baratxuriarekin oliotan erregosten joango gara, ondoren tomatea zatituta gehituko dugu eta, 5 minutu pasa ondoren, barrengorriak txikituta. Poliki-poliki bigundu, gorritu egin arte. Ondoren, gehitu piper txorizeroa eta ardo zuria eta erdira murriztu. Ondoren, salda gehitu, egosi 10 minutuz. Iragazkitik pasa. (oso arina geratzen bada, arto irin pixka bat gehituko diogu)

Haragi bolak bertan sartu eta egiten bukatu irakinaldi bat emanda.

 

Udare erreak ezti, pinazi eta gaztarekin:

Udareak zuritu gabe xerra loditan moztu. Udare bakoitza 3 xerratan. Haziak kendu eta zuloan bertan gazta zatia eta pinaziak jarri. Gainetik eztia eta txorrotada bat oliba olio bota eta laberatu 180ºc-tan 15-20 minutuz.

 

Bukaera:

Plater batean 4-5 haragi bola jarri eta gainetik saltsa bota. Ondoan bi udare erre jarri. Perrexil txikituarekin amaitu.