Bigarrenak
Txipiroiak tipularekin:
Txipiroiak garbitu eta, handiak badira, zatitu. Gorritu olio pixka batekin. Atera eltzetik.
Eltze batean tipulinak eta piper-berdea zatituta erregosten jarri. Eginda daudenean, txipiroiak gehitu eta bertan gorritzen utzi. Orduan, piperrautsak gehitu eta ardo zuria. Patata ere sartu, zatituta, eta dena egosten utzi 25 minutuz egin arte. Gatza eta perrexila txikituta jarri.
Arroza salteatuta barazki erreekin:
Alde batetik barazki guztiak zurituta, eta makilatxotan moztuta erretilu batean luzatu, olioa eta gatza gainetik bota eta laberatu 180ºc-tara 20-25 minutuz.
Zartagin batera txorrotadatxo bat olio bota eta baratxuri ale bat txikituta gorritzen jarri, arroza gehitu eta sueztitu. Salda bota eta irakiten hasten denean 5 minutuz indarrez irakiten eduki eta ondoren labeko paperarekin estali, sua jaitsi eta beste 12 minutuz egosi.
Barazkiak eginda daudenean ontzi batean sartu, gatza, perrexil txikitua eta txorrotada bat oliba olio bota eta nahastu. Barazki hauek arrozaren gainean jarri.
Txipiroi tinta maionesa:
Osagai guztiak ontziratu eta birringailuarekin maionesa bat egin.
Bukaera:
Plater batean txipiroiak jarri eta ondoan arroza. Gainean koilarakada on bat barazki botata. Ingurutik txipiroi tinta maionesa luzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa