Bigarrenak
Galeper beteak:
Tipulina txikitu eta zartagin batean erregosten jarri. Eginda dagoenean, bertara probentzako belarrak, sagarra, hirugiharra eta datilak txikituta gehitu eta ondo nahastu. Galeperrak garbitu eta gurinarekin kanpotik igurtzi. Lehen egindako nahasketarekin ondo bete eta sokarekin hankak lotu eta txotxekin tripa itxi.
Labe erretilu batean jarri eta gainetik jerezko ardoa eta ur pixka bat bota eta laberatu 180ºC-tan 25-30 minutuz. Noizean behin erretiluko zukuak gainetik bota.
Bestalde, zartagin batean gurina urtu eta tipulatxak eta mahatsak bota, erditik moztuta eta haziak kenduta. Galeperren erretiluko zukuak gainetik bota eta dena ondo berotu eta murriztu tipulatxak bigundu eta saltsa loditu arte. Orduan foie-gras eskalope zati batzuk bota.
Dukesa patatak:
Patata egosi eta ontzi batean beste osagaiekin ondo birrindu. Gozogintzako zorro batean sartu eta erretilu batean formatxoak egin eta laberatu 180ºC-tara 10 minutuz. Edo oliotan frijitu.
Sagar konpota:
Sagarra zuritu eta eltze batean kanela adarrarekin eta jerezko ardoarekin estalita egosten jarri sagarra egin arte. Orduan, sardeskarekin ondo zanpatu pure bat bezala geratu arte eta mahaspasak eta intxaurrekin nahastu, txigortuta eta txikituta.
Bukaera:
Plater batean galeperra jarri, gainetik mahats eta tipulatx saltsa bota. Ondoan dukesa patata batzuk jarri eta konpotarekin malko bat egin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa