Bigarrenak
Kokotxak pil-pilean:
Kokotxak garbitu eta gatza jarri.
Kazola batean olioa berotzen jarri pipermina eta baratxuri txikituarekin eta dantzan hasten denean, kokotxak sartu, ondo luzatu eta sutatik atera epeldu daitezen. Ardo txuri tanta batzuk bota, eta pixkanaka mugimendu borobilak ematen joango gara kazolari, kokotxak bere gelatina aska dezan eta dena elkartu dadin. Perrexila txikituta gehitu.
Kokotxak arrautzeztatuta:
Kokotxak garbitu eta gatza bota.
Olioa berotzen jarri. Ontzi batean arrautza eta gorringoa sartu eta irabiatu. Bertara kokotxak sartu. Ondo murgildu eta oliotara bota frijitu daitezen. Paperean xukatu.
Kokotxak plantxan:
Kokotxak garbitu eta gatza jarri. Zartagin bat ondo berotu, olio pixka bat bota eta kokotxak bertan egin gorritu arte.
Kokotxak baratxuri eta sagardoarekin:
Kokotxak garbitu eta gatza jarri.
Zartagin batera olioa bota baratxuri alearekin xerratuta. Gorritzen hasten denean, kokotxak sartu, minutu bat utzi sutan eta sutatik atera eta sagardo txorrotadatxo bat bota. Murrizten utzi pixka bat eta kokotxak oliotatik atera. Ontzi batera baratxuri ale frijituak atera, perrexil pixka bat bota eta olioa botatzen joango gara emultsio edo saltsa bat egin arte. Ondoren hau kokotxen gainetik bota.
Bukaera:
Plater luze batean kokotxak lau eratara bananduta aurkeztu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa