Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Erremolatxa, arroz eta babarrun hanburgesa eta aza entsalada
Erremolatxa, arroz eta babarrun hanburgesa eta aza entsalada
Osagaiak
  • Erremolatxa, arroza eta babarrun hanburgesa:
  • -Erremolatxa egosia, bat
  • -Arroz integrala, 250 g
  • -Babarrun txuriak, 120 g
  • -Olo malutak, 100 g
  • -Limoi erdiaren zukua
  • -Limoi erdiaren azala birrinduta
  • -Baratxuri-hautsa, 5 g
  • -Piperrautsa, 10 g
  • -Gatza
  • -Martorria, 10 g
  • Aza entsalada:
  • -Aza, erdi bat
  • -Azenarioak, 2
  • -Sagar-berdea
  • -Maionesa, 2 koilarakada
  • -Jogurta, 2 koilarakada
  • -Ziape saltsa
  • -Ozpina
  • -Tipulina, 75 g
  • Tipula gaztaz beteta eta frijituta:
  • -Tipula bat
  • -Gazta zati batzuk
  • -Irina
  • -Arrautza
  • -Ogi birrindua
  • -Gatza
  • -Frijitzeko olioa
Prestaketa

Erremolatxa, arroza eta babarrun hanburgesa:

Ontzi batean babarrun egosiak, erremolatxa zatitua, arroz integrala egosita, martorria eta piperrautsa sartu eta birringailuarekin pixka bat txikitu pure bat egin gabe. Bertara olo malutak, limoiaren zukua eta azala birrinduta eta gatza gehitu. Eskuekin hanburgesa batzuk egin eta ondoren labean 180ºC-tara edo zartagin batean olioarekin gorritu.

Aza entsalada:

Aza juliana oso finean moztu. Azenarioa eta sagarra ere juliana oso finean moztuko dugu eta azarekin batera ontzi batean sartuko dugu. Ondo nahastu. Tipulinarekin ere berdina egin eta bertara sartu.

Saltsa egiteko, ontzi batean maionesa, ziape saltsa, jogurta edo esne gaina eta ozpina gehitu eta nahastu.

Beste osagaiekin ondo elkartu.

Tipula gaztaz beteta eta frijituta:

Tipula zuritu eta xerra loditan moztu. Atalak kendu. Gazta zatia karratutan moztu eta bi tipula atalen erdian zati batzuk jarri. Irin, arrautza eta ogi birrindutik pasa eta oliotan frijitu. Xukatu eta gatza jarri.

Bukaera:

Plater batean erremolatxa hanburgesak jarri eta ondoan aza entsalada koilarakada on bat. Tipula gaztaz betea eta frijitua ere bertan jarri.