Bigarrenak
Txekor azpizuna foie grasarekin
Zartagin batean olioa bota eta azpizun zati osoa gorritu. Erretilu batean jarri eta 120ºC-tara laberatu 15 minutuz. Ondoren aluminiozko paperarekin bildu eta egoten utzi.
Bitartean zartaginean tipulatxak eta azenarioak txikituta erregosten jarri. Brandya eta boilurra txikituta gehitu, murriztu eta esne-gaina bota eta, 5 minutuz irakitean, birrindu eta iragazi. Beste boilurra makilatxotan moztu eta saltsan sartu.
Foie gras eskalopeak zartagin beroan gorritu.
Patata parmentierra "cocote"an
Patatak zuritu eta uretan egosi. Ondoren gurin, esne, eta gatzarekin pure fin bat egin. Bertan, gazta ezberdinekin eta esne gainarekin elkartu. Zuringoak harrotu eta lehengo prestaketarekin nahastu. Ontzi bati gurina igurtzi eta irina hautseztatu. Bertara patata krema sartu, gainetik gazta birrindu pixka bat bota eta laberatu 220ºC-tara gainerretu arte.
Piper-berdeak konfitatuta
Zartagin batera olioa bota eta baratxuria xerratan gorritzen jarri. Bertara piperrak gehitu eta pixkanaka egiten utzi bueltak ematen dizkiogun bitartean. Bukaeran perrexila txikitua bota.
BUKAERA
Plater batean azpizun zatiak jarri. Gainean foie gras eskalopea eta ondoan boilur saltsa. Piperrak plater edo ontzi batean aurkeztu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa