Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Entrekula kafea eta eztiarekin marinatua, banana-ar frijitua eta saltsa bearnesa
Entrekula kafea eta eztiarekin marinatua, banana-ar frijitua eta saltsa bearnesa
Osagaiak
  • Entrekula kafe eta eztiarekin marinatua:
  • -Entrekula
  • -Kafe hotza, 100 g
  • -Eztia, 125 g
  • -Ziape saltsa, 50 g
  • -Oliba olioa, 50 g
  • -Ozpin baltsamikoa, 40 g
  • -Tipula gorri txikitua
  • -Baratxuria, 3 atal
  • -Jengibre zati bat
  • -Erromeroa
  • -Ezkaia
  • -Gatza
  • Banana-ar frijitua:
  • -Banana-arra
  • -Frijitzeko olioa
  • -Gatza
  • Saltsa bearnesa:
  • -Sagar ozpina, 40 g
  • -Tipulatxa, 2 ale
  • -Estragoi lehorra koilarakada bat
  • -2 gorringo
  • -Gurin zuritua, 20 g
  • -Gatza
  • Patata gainerreak:
  • -Patatak, 2 ale
  • -Baratxuria, atal bat
  • -Ezkai adarra
  • -Erramu orria
  • -Esnea
  • -Intxaur muskatua
  • -Esne gaina, 150 g
Prestaketa

Entrekula kafe eta eztiarekin marinatua:

Entrekulaz aparteko osagai guztiak ontzi batean sartu eta ondo nahastu. Gero, entrekula bertan sartu, estali eta marinatzen utzi al den denbora guztia.

Marinatu ondoren, zartagina ondo berotu, olioa bota eta entrekula xukatu ondoren, bertan gorritu. Erretilu batean jari eta 5 minutuz laberatu 180ºCtan. Labetik atera eta egoten utzi.

Banana-ar frijitua:

Banana-arra zuritu. Makiltxo finetan moztu eta oliotan berotu. Xukatu eta gatza bota.

Bearnesa saltsa:

Tipulatxa txikitu eta eltzetxo batean estragoi eta ozpinarekin murrizten jarri. Ia lehor dagoenean, gorringoak gehitu eta nahastu, bikoiztu arte. Orduan gurin zuritua pixkanaka gehitzen joan krema bat geratu arte. Epelean mantendu.

Patata gainerreak:

Patatak zuritu eta xerratan moztu. Eltze batean esnea, ezkaia, erramua eta baratxuri alea apurtuta sartu eta patata xerrak egosten jarri. Eginda daudenean, erdia labe erretilu batean zabaldu eta esne gain pixka bat bota gainetik. Gainontzeko patatak gainetik zabaldu eta geratzen den esne gaina gainetik bota. Laberatu gainerre arte.

Bukaera:

Plater batean entrekula xerratuta luzeran jarri. Ondoan patata gainerreak eta honen gainetik Banana-ar frijitua. Bearnesa saltsa entrekularen gainetik bota.