Bigarrenak
Basurde gisatua:
Basurde haragi zatiak gatzatu, irinetatik pasa eta eltze batean olio beroarekin gorritu.
Eltze horretan bertan, urdai zatiak bota eta, gorritzen hasten direnean, barazkiak zuritu eta txikituta gehitu. Erregosten utzi eta eginak daudenean, basurde zati gorrituak, ardo beltza eta koñaka gehitu. Murrizten utzi eta alkohol usaia joaten zaionean, salda bota estali arte. Eltzea estali eta 30 minutuz egosten utzi presio eltzean.
Ondoren basurde zatiak atera. Saltsa birrindu, iragazi eta murriztu loditu arte. Lagundu arto irin pixka batekin. Ondoren, basurde zatiak sartu.
Udareak ardo beltzean:
Udareak zuritu eta eltze batean sartu gainontzeko osagaiekin. Egosten jarri udareak xamurrak egon arte.
Shitake perretxiko salteatuak:
Olio berotan shitake perretxikoak txikituta salteatu.
Barazki salteatuak:
Barazkiak zuritu eta dado edo juliana finean moztu. Sagarra berriz, zuritu gabe dadotan moztu. Zartagin bat ondo berotu olioarekin eta bertan guztia salteatu. Lehenik orburua bezalako barazki gogorrak eta ondoren gainontzekoak pixkanaka gehitzen joan, gogorrenetik biguneneraino. Gatza bota.
Bukaera:
Plater batean basurde gisatua jarri. ondoan barazki salteatu koilarakada eta gainean shitake perretxiko salteatuak. Aldamenean udare erdi bat abaniko baten forman.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa