Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Pulled pork ogi txigortuan, guakamole eta sagar berdearekin
Pulled pork ogi txigortuan, guakamole eta sagar berdearekin
Osagaiak
  • Pulled pork ogi txigortuan:
  • Txerri solomo burua, kilo bat
  • Kuminoa
  • Piperrautsa
  • Jengibre hautsa
  • Tipula hautsa
  • Baratxuri hautsa
  • Oregano lehorra
  • Ezkai lehorra
  • Laranja zukua, 200 ml
  • Gatza
  • Azukre beltza
  • Tipulak, 2
  • Baratxuriak, 3 ale
  • Ogi briotxea
  • Barbakoa saltsa:
  • Ketchupa, 6 koilarakada
  • Sagar ozpina. 4 koilarakada
  • Azukre beltza, 4 koilarakada
  • Txerri egosketako zukua birrinduta
  • Guakamolea:
  • Ahuakate bat
  • Tomate bat
  • Tipula more bat
  • Martorria
  • Gatza
  • Lima bat
  • Oliba olioa
  • Granny Smitha
Prestaketa

Pulled pork ogi txigortuan

Ontzi batean espezia guztiak elkartu. Txerri solomo buruari olioa bota eta hauts nahasketarekin igurtzi.

Erretilu batean tipula eta baratxuria moztuta sartu. Txerri zatia gainean jarri. labeko paper eta aluminiozko paperarekin estali eta laberatu 150ºCtan ordu batez. Buelta eman eta mantendu labean beste ordu batez 180ºCtan.

Ondoren 10 minutuz egoten utzi eta bi sardexkarekin xehatu.

Barbakoa saltsa

Osagai guztiak elkartu.

Guakamolea

Ahuakatea eta tomatea zuritu eta karratutxotan moztu. Martorria ere txikitu eta ontzi batean sartu. Bertara ahuakatea eta tomatea, limaren azal birrindua eta zukua gehitu eta ondo nahastu gatza eta olioa botatzen diogun bitartean.

Sagarra zuritu gabe juliana eran fin-fin moztu azkenengo momentuan.

Bukaera

Briotxe zati bat moztu eta zartaginean gorritu. gainean pullek pork koilarakada on bat jarri. barbakoa saltsa gainetik eta ondoan guakamolea. Sagar juliana ere gainetik jarri entsalada bat bezala.