Bigarrenak
Ahate kebab-a:
Porrua brunoise eran moztu. Jengibrea birrindu eta ontzi batean sartu. Bertara ahate bular txikitua, arrautza, gatza eta ogi birrindua bota orea loditu arte. Ondo nahastu, eskukada bat hartu eta zitronelle makiltxotan luzatu. Teriyaki saltsa gainetik jarri eta sesamo haziak itsatsi. Zartagin batean gorritu.
Polenta, ahate eta rukula entsalada:
Esnea gatzarekin irakiten jarri eta bertara baratxuri alea zurituta eta txikituta gehitu. Polenta sartu eta hagaxkarekin ondo nahasten joan. Pipermin hautsa eta gazta birrindua gehitu. Ondo egosita dagoenean, erretilu batean luzatu eta hozten utzi. Gogortzen denean, alde bakoitzetik zentimetro bateko tamaina eman eta moztu. Ahate konfitari azala eta hezurra kendu, zatitan moztu eta zartaginean gorritu.
Parmesanoa karratutxotan moztu. Ontzi batean ozpina, gatza, perrexil eta albaka txikitua, baratxuri aleak eta liho haziak sartu eta ondo emultsionatu olioa botata. Gainontzeko osagaiak entsaladarako prestatu eta polentarekin batera nahastu. Ozpina eta olioa gainetik bota eta ondo nahastu.
Patata opilak:
Patatak mihilu eta curry pixka batekin egosi. Ondoren, ontzi batean sartu eta curry pixka bat gehiago gehitu gurina, mahaspasak eta gatzarekin batera. Ore bat egin eta gaileta forma eman. Zartaginean gorritu
Bukaera:
Plater batean patata opilak jarri eta gainean ahate kebab-a. saltsa pixka bat gainetik bota eta ondoan entsalada jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa