Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Angus txuleta tatakia, piper erre eta entsaladarekin
Angus txuleta tatakia, piper erre eta entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Angus txuleta tatakia:
  • -Angus txuleta bat
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • Piper erreak:
  • -Piper gorri bat
  • -Piper berdea
  • -Piper hori bat
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • Entsalada:
  • -Ahuakate bat
  • -Arto gozoa, 2 koilarakada
  • -Adar tomate bat
  • -Granny Smith sagarra
  • -Oliba-beltzak, 2 eskukada
  • -Feta gazta
  • -Oregano lehorra
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • Ponzu eta boilur saltsa:
  • -Soja saltsa, 200 g
  • -Boilur patea, 50 g
  • -Mirin saltsa, 40 g
  • -Shitiakea, 40 g
  • -Kombu alga, 5 g
  • -Yuzu zukua, 100 g
  • -Jengibrea, 10 g
  • -Arroz ozpina, 15 g
Prestaketa

Angus txuleta tatakia:

Txuleta tataki formarekin moztuko dugu. 4 aldetatik gorrituko dugu zartaginean eta jalkitzen eduki ondoren, xerra finetan moztuko dugu.

Piper erreak:

Hiru piperrak garbitu eta zatitan moztuko ditugu. Zartagin batean oliba olioarekin gorrituko ditugu.

Entsalada:

Osagai guztiak zuritu eta karratutxotan moztuko ditugu koloreekin jolastuz. Osagai guztiak elkartuko ditugu.

 

Ponzu eta boilur saltsa:

Osagai guztiak elkartu eta birringailuarekin txikitu eta iragazi egingo ditugu.

 

Bukaera:

Plater luze batean piper erreak luzatu eta gainean tatakia jarriko dugu. Saltsa botako diogu gainetik eta ondoan, entsalada jarriko dugu.