Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Legatza txirlekin sagardo saltsan eta barazki sorta frijitua
Legatza txirlekin sagardo saltsan eta barazki sorta frijitua
Osagaiak
  • Legatza sagardo saltsan:
  • • Legatza, 300 g
  • • Tipulin bat
  • • Baratxuri ale bat
  • • Errezil sagar bat
  • • Tomate txikitu bat
  • • Txorizo-piper mamia koilarakada bat
  • • Sagardoa, 150 ml.
  • • 2 patata
  • • Arrai salda
  • • 12 txirla
  • • 6 otarrainxka
  • • Irina
  • • Perrexila
  • • Gatza
  • • Oliba olioa
  • Barazki sorta frijituta:
  • • Piper gorri erdi bat
  • • Piper-berde erdi bat
  • • Tipulina erdi bat
  • • Azenario erdi bat
  • • Tenpura irina
  • • Ur hotza
  • • Gatza
  • • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Legatza sagardo saltsan:

Eltze batean ura jarri eta otarrainxka buru eta azalekin eta legatz hezurrekin salda bat egin.

Kazola batean tipulina eta baratxuri aleak olioarekin erregosten jarri. Egiten doan heinean, sagarra zatituta gehitu; tomate txikitua eta txorizo-piper mamia ere bai. Dena ondo erregosita dagoenean, sagardoa bota eta urritzen jarri. Ondoren arrain salda pixka bat jarri eta irakiten hasten denean, birringailuarekin ondo txikitu eta beste kazola batera iragazi. Bertara patata zurituta eta xerratan sartuko dugu. Eginda dagoenean, legatz solomoak gatza botata bertan sartu. 2 minutu pasa ondoren, txirlak eta otarrainxkak gehitu eta estali, ondo egin daitezen. Perrexil txikitua bota.

Barazki sorta frijitua:

Irinarekin, ur hotzarekin eta gatzarekin tenpura bat egin.

Barazkiak zuritu eta makiltxo luzeetan ebaki. Bakoitzetik bi makiltxo hartu, tenpuratik pasa eta frijitu.

Bukaera:

Plater sakon batean legatza, txirlekin eta otarrainxkekin jarri eta gainetik sagardo saltsa bota. Ondoan pare bat barazki frijitu sorta jarri.