Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Zapoa arbendol saltsarekin gari zainzuri gainerreak eta noodelak perretxikoekin
Zapoa arbendol saltsarekin gari zainzuri gainerreak eta noodelak perretxikoekin
Osagaiak
  • Zapoa arbendol saltsarekin:
  • • Zapoa, 300 g
  • • Tipulin bat
  • • Arbendolak, eskukada bat
  • • 2 baratxuri ale
  • • Ogi zati bat
  • • Arrain salda, 150 g
  • • Perrexila, eskukada bat
  • • Piper txorizero mamia, koilarakada bat
  • • Arrautza bat
  • • Txakolina, 200 g
  • • Gatza
  • • Oliba olioa
  • Gari zainzuri gainerreak:
  • • 10 gari zainzuri
  • • 2 baratxuri ale
  • • Piperrrautsa, koilarakada bat
  • • Oliba olioa
  • • Gatza
  • • Maionesa, 2 koilarakada
  • • Gazta birrindua, eskukada bat
  • Noodelak perretxikoekin:
  • • Noodelak, 80 g
  • • Tipulin bat
  • • Sesamo-olioa, txorrotadatxo bat
  • • Soja saltsa, 3 koilarakada
  • • Ostra saltsa, 2 koilarakada
  • • Perretxiko sorta bat
  • • Gatza
Prestaketa

Zapoa arbendol saltsarekin:

Zapoari solomoak atera eta hezurrak zatitu ondoren, zartagin batean olioarekin gorritu. Bertara tipulin txikitua gehitu eta, sueztitzen den bitartean, beste zartagin batean arbendola, ogia eta perrexila frijitu. Almaizean sartu eta ondo mamitu txorizo- piper mamia ere sartuta. Ondoren mami hau tipula dagoen zartaginera sartu eta txakolina gehitu. Urritu eta arrain salda pixka bat gehitu, dena ondo egosi dadin. Zapo zatiak atera eta saltsa ondo birrindu. Iragazi eta, arin badago, loditu arte irakiten eduki.

Bestalde, zapo zatiak gazitu, arrautzetatik pasa eta frijitu. Ondo xukatu eta saltsan sartu.

Gari zainzuri gainerreak:

Ontzi batean baratxuri ale txikituak, piperrautsa, gatza eta oliba olioa nahastu eta brotxa batekin gari zainzuriak ondo igurtzi. Laberatu 10 minutuz 180ºC tan. Ondoren, koilarakada bat maionesa gainetik luzatu. Gazta birrindua hautseztatu eta berriro laberatu, gainerre arte.

Noodelak perretxikoekin:

Eltze batean noodelak egosten ditugun bitartean, zartagin batean perretxikoak salteatzen jarri. Bestalde, ontzi batean soja saltsa, ostra saltsa eta sesamo-olioa nahastu. Perretxikoak sueztituta daudenean, tipulin txikitua eta noodel egosiak gehitu. Ondo nahastu eta saltsak gehitu. Berriro buelta batzuk eman eta sutatik atera.

Bukaera:

Plater batean noodelak korapilo bat izango balitz bezala jarri, ondoan zapo zatiak saltsa gainetik botata eta gari zainzuriak gainerreta.