Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txipiroi beteak tipula erregosiarekin eta tintarekin
Txipiroi beteak tipula erregosiarekin eta tintarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txipiroi beteak:
  • 6 txipiroi
  • Tipulin bat
  • 2 baratxuri ale
  • Arroza, eskukada bat
  • Arrautza bat
  • Perrexil sorta bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Tipulin saltsa:
  • 2 tipulin
  • 2 baratxuri ale
  • Perrexila, sorta bat
  • Tomate mamia, koilarakada bat
  • Arrain salda
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Tipula erregosia tintarekin:
  • 2 tipula
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Txipiroi tinta, koilarakada bat
Prestaketa

Txipiroi beteak:

Txipiroiak garbitu, eta hankak txikitu.

Arrautza uretan egosi.

Zartagin batean, tipulina eta baratxuria txikituta erregosi txorrotada bat oliorekin. Txipiroia gehitu, eta baita arroza eta arrautza txikitua ere, eta 15 minutuz egosten utzi salda bota ostean. Bukaeran, perrexila txikitua gehitu, eta hoztu.

Koilara txiki batekin, txipiroiak bete, eta txotx bat erabiliaz, itxi. Zartagin batean gorritu.

Tipulin saltsa:

Eltze batean, tipulina eta baratxuriak xerratuta gehitu, eta erregosten jarri gatz eta olio pixka batekin. Txipiroiak sartu. Tomate mamia eta perrexila ere gehitu, eta, salda sartuta, egosten utzi. Bertatik atera, eta saltsa birrindu.

Tipula erregosia tintarekin:

Tipula zuritu, eta juliana eran moztuta oliotan erregosten jarri. Gorritzen denean, tinta gehitu, eta sueztitu.

BUKAERA:

Plater batean, txipiroiak jarri, eta gainetik, saltsa bota. Ondoan, tipula beltza jarri.