Bigarrenak
Sardinak plantxan:
Sardinak xerratu. Baratxuri alea, perrexila, limoi birrindura eta gatza txikitu, eta ontzi batean nahastu. Prestaketa horrekin, sardina xerrak igurtzi, eta azalaren aldetik zartaginean gorritu.
Patata, tomate eta ahuakate entsalada:
Patatak osorik egosi, zuritu eta zatitu. Ontzi batean, ahuakatea zatituta, tomatea karratutxotan moztuta eta tipulina nahastu. Almaizean, martorria, perrexil txikitua, oliba beltz osoak, limoi zukua, gatza eta olioa txikitu. Entsalada gozatu.
Oliba beltz patea:
Osagaia guztiak ontzi batean sartu, olioaren erdia izan ezik. Birringailuarekin txikitzen dugun bitartean, falta den olioa botaz joan. Ogi xerrak txigortu, eta patearekin igurtzi.
BUKAERA:
Plater batean, patata, tomate eta ahuakate entsalada jarri, eta gainean, sardina xerrak. Ingurutik, oliba beltz patea bota, eta ogi torrada batzuk ondoan jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa