Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Pularda eta ilar frikasea sagar, apio adar, idiazabal eta intxaur entsaladarekin
Pularda eta ilar frikasea sagar, apio adar, idiazabal eta intxaur entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Pularda eta ilar frikasea:
  • Pularda, 500 g
  • Tipulin bat
  • Ardo zuria, 80 ml
  • 2 tomate heldu
  • Salda, 200 g
  • Perretxikoak
  • Ilarrak, 100 g
  • Irina
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • 2 baratxuri ale
  • 5 arbendol
  • Perrexila
  • Sagar, apio, Idiazabal eta intxaur entsalada:
  • Sagar bat
  • Apio adar zati bat
  • Intxaurrak, eskukada bat
  • Idiazabal ketua
  • Mahaspasak
  • Uraza bat
  • Maionesa
  • Ziape saltsa
  • Limoi baten zukua
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Barrengorri lehorrak:
  • 3 barrengorri handi
Prestaketa

Pularda eta ilar frikasea:

Zartagin  batean, olio pixka bat bota, eta pularda, xerratan moztuta, gazitu, irinetatik pasa, eta bertan gorritu. Atera, eta tipulin txikitua sartu, ondo erregosi, eta ardo zuria bota; murriztu, eta tomate birrindua sartu. Ondo murriztu, loditu dadin, eta pularda zati gorrituak eta salda sartu, eta guztiz egiten utzi. Orduan, perretxikoak eta ilarrak gehitu, eta 5 minutuz egiten utzi. Almaizean, arbendola, baratxuria eta perrexil frijitua txikitu, eta bertara gehitu. Ondo nahastu, eta bero mantendu.

Sagar, apio, Idiazabal eta intxaur entsalada:

Ontzi batera, osagaiak garbituta eta zatituta sartuko ditugu. Limoi zuku, maionesa, ziape saltsa, oliba olio eta gatzarekin nahastu, eta ozpin-olioa egingo dugu dena gozatzeko.

Barrengorri lehorrak:

Barrengorriak mandolinarekin fin-fin moztu, eta zartagin batean, epelduta lehortuz joango gara.

BUKAERA:

Plater batean, pularda frikasea jarriko dugu, eta gainetik, barrengorri lehorrak jarri. Ondoan, entsalada jarri.