Bigarrenak
Txistorra eta saltxitxak patatekin:
Patatak zuritu, apurtu, eta, eltze batean, ur, gatz eta erramu orriarekin egosten jarri.
Bestalde, zartagin batean, txistorra eta saltxitxak zatituta olio pixka batekin erregosten jarri. Gorritzen direnean, baratxuri aleak xerratuta sueztitu, eta patata egosiak xukatuta eta piperrautsa gehitu. Ondo nahastu patatak ere gorritu daitezen. Perrexila txikituta gehitu.
Piperrada:
Barazkiak juliana finean moztu, eta zartaginean, olioarekin, erregosten jarri. Bukaeran, gatza bota.
Tomate erre saltsa:
Labea 220 ºC-an berotuko dugu. Eta labe erretilu batean, tomateak 4 zatitan moztuta jarriko ditugu. Txorrotada bat oliba olio bota; gatza, baratxuri alea eta tipulina zatitu, eta gehitu, eta laberatu egingo ditugu 25 bat minutuz. Labetik atera, antxoa gehitu, birrindu, iragazi, eta epelean mantendu.
Ogi eta baratxuri frijituak:
Ogia karratutxotan moztu, eta baratxuria, xerratan. Oliotan frijitu, xukatu, eta gatz pixka bat jarri.
BUKAERA:
Plater batean, txistorra eta saltxitxak patatekin jarri. Inguruan, saltsa bota, eta piperrada jarri. Gainetik, baratxuri eta ogi frijituak jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa