Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Tortilla, hirugihar, gazta, tomate eta ahuakate sandwicha banana ar frijituarekin
Tortilla, hirugihar, gazta, tomate eta ahuakate sandwicha banana ar frijituarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Sandwicha:
  • Moldeko ogi xerrak, 4
  • 3 arrautza
  • 4 gazta xerra
  • Tomate bat
  • Ahuakate bat
  • 8 hirugihar xerra
  • 2 urdaiazpiko egosi xerra
  • Banana ar frijitua:
  • Banana ar bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Saltsa:
  • Tomate saltsa, koilarakada bat
  • Maionesa, koilarakada bat
  • Ziapea, koilarakada bat
  • Ezti pixka bat
  • Pipermin saltsa pixka bat
  • Soja saltsa, koilarakada bat
  • Sesamo haziak
  • Albaka orri batzuk
  • Oliba olioa
  • Fruitu entsalada:
  • Mango bat
  • Erremolatxa egosi bat
  • Ahuakate bat
  • Meloi bat
  • Granny Smith sagar bat
  • Tomate bat
  • Oliba olioa
Prestaketa

PRESTAKETA:

Sandwicha:

Hirugihar xerrak bata bestearen alboan jarri. Gazta gainean sartu, eta hirugiharrak itxi. Zartaginetik pasa gorritu arte.

Arrautzak irabiatu, eta zartagin batean olioa berotu eta bertara bota. Azal lodia egiten hasten denean, moldeko ogi xerrak bata bestearen ondoan jarri, eta espatula zabal batekin, buelta eman. Orduan, gainean, tomate xerrak, ahuakate xaflak, urdaiazpiko egosia, hirugiharra eta gazta jarri, eta koilarakada on bat saltsa gehitu. Itxi, eta erditik ireki.

Banana ar frijitua:

Banana zuritu, eta xerra luzeak egin zuritzailearekin. Oliotan frijitu, xukatu, eta gatza bota.

Saltsa:

Ontzi batean, osagai guztiak elkartu.

Fruitu entsalada:

Raf tomatearen bi xerra moztu. Ahuakatea xerratu, eta beste barazki eta fruituekin bolak egin, olioa gainetik bota, eta tomate xerraren gainean jarri. Saltsa bota gainetik.

BUKAERA:

Plater batean, sandwicha jarri; beste plater batean, banana arra; eta beste batean, fruitu entsalada.