Bigarrenak
Txekorra "vitello tonnato" eran:
Lapiko batean, olioa bota, eta berotzen denean, biribilkia gorritu. Barazkiak txikituta, erramu orria, ardo zuria eta ura bota, eta ordu eta laurdenez egosten utzi. Bertan hoztu. Biribilkia lapikotik atera, paperarekin bildu, eta hotzetan gorde. Ondo zorroztuta dagoen labana batekin, xerra finak moztu, eta plater batean luzatu. Xafla bakoitza biribildu.
Saltsa egiteko, ontzi batean, arrautza, gatza, limoi zukua eta olioa bota, eta maionesa bat egingo dugu. Bertara, beste osagaiak bota, eta birrintzen jarraitu krema bat lortu arte. Krema hori biribilki xerren gainetik bota. Kapar, ozpin-luzoker eta oliba berde batzuekin apaindu. Perrexil txikitua bota.
Kimu entsalada kurruskaria:
Patata eta banana arra zuritu, eta xaflatan moztu, ondoren. Oliotan frijitu, xukatu, eta gatza jarri. Gari-zainzuria xafla finetan moztu, luzetara.
Milorri bat izango balitz bezala, entsalada egiten joango gara osagai guztiekin. Olioa eta ozpina bota.
BUKAERA:
Plater batean, alde batean, txekorra Vitello Tonnato eran jarri, eta alboan, entsalada.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa