Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Noodleak atun gorriarekin eta barazkiekin wok-ean eta txerri-luma yakitoriak
Noodleak atun gorriarekin eta barazkiekin wok-ean eta txerri-luma yakitoriak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Noodleak atun gorriarekin:
  • Atun gorria
  • Arrautza fideo txinatarrak, 200 g
  • Azenario bat
  • Tipula gorri bat
  • 6 leka
  • Sesamo hazi batzuk
  • Baratxuri hauts pixka bat
  • Sesamo olioa
  • Oliba olioa
  • Soja saltsa
  • Oilasko salda
  • Teriyaki saltsa:
  • Soja saltsa, 200 g
  • Azukrea, koilarakada bat
  • Mirina, koilarakada bat
  • Txakolina. txorrotada bat
  • Baratxuri ale bat
  • Pipermin pasta
  • Txerri-luma yakitoriak:
  • Txerri-luma bat
  • Broxeta makilatxoak
  • Teriyaki saltsa
  • Perretxikoak:
  • Perretxikoak
  • Teriyaki saltsa
Prestaketa

Noodleak atun gorriarekin:

Lehenengo, atun gorria xerratan moztu, eta wok zartagin batean gorritu sesamo olioarekin. Eginda dagoenean, bertatik atera. Zartagin berean, azenarioa, tipula eta lekak julianan moztuta gorritu sesamo olioarekin. Eginda daudenean, atun gorria eta soja saltsa gehitu. Beste eltze batean, arrautza fideo txinatarrak egosi. Eginda daudenean, wok-era gehitu. Baratxuri hautsa gehitu, eta oilasko salda pixka bat. Utzi dena ondo kozinatzen.

Teriyaki saltsa:

Kazola batean, berotu soja saltsa, pipermin pasta, azukre, mirin, txakolin eta baratxuri ale batekin. Utzi kozinatzen loditu arte.

Txerri-luma yakitoriak:

Txerri-luma makilatxotan moztu, broxeta makilatxotan sartu, eta zartaginean gorritu. Bertara, teriyaki saltsa gehitu, haragiari itsasteko.

Perretxikoak:

Perretxikoak laminatan moztu, eta markatxo batzuk egin zartaginean gorritu baino lehen. Bertara ere, teriyaki saltsa gehitu.

BUKAERA:

Plater batean, noodleak atun gorriarekin jarri. Gainean, perretxiko batzuk, eta, azkenik, lau txerri-luma yakitori.