Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Atun tatakia sesamo-geruzarekin eta piparminak tenpuran
Atun tatakia sesamo-geruzarekin eta piparminak tenpuran
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Atun tatakia:
  • 2 atun zati
  • Ziape saltsa, koilarakada bat
  • Soja saltsa, koilarakada bat
  • Sesamo-haziak, koilarakada bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Piper gorri eta berde frijituak:
  • Piper gorri bat
  • Piper berde bat
  • Gatza
  • Sesamo olioa
  • Piperminak tenpuran:
  • 6 Ibarrako pipermin
  • Tenpura irina
  • Gatza
  • Ur hotza
  • Frijitzeko olioa
  • Tofu gazi-gozoa:
  • Tofu zati bat
  • Jengibre zati bat
  • Baratxuri ale bat
  • 4 tipulatx
  • Siracha saltsa pixka bat
  • Oliba olioa
  • Sagar ozpina
  • Azukre iluna, koilarakada bat
  • Soja saltsa, koilarakada bat
  • Tipulin bat
  • Granny-smith sagar bat
Prestaketa

PRESTAKETA:

Atun tatakia:

Atuna ziape saltsa eta soja saltsan utzi zaporea hartu dezan. Sesamo hazietatik pasatu, eta frijitu zartagin batean olioarekin.

Piper gorri eta berde frijituak:

Piperrak makilatxotan moztu eta, zartagin bero batean, sesamo-olioarekin salteatu kolorea hartu dezaten, eta egiten utzi.

Piperminak tenpuran:

Lehenengo, ur hotza, gatza eta tenpura irinarekin, tenpura bat egingo dugu ontzi batean, hagaxkaren laguntzarekin. Olioa berotzen jarri, eta piperminak irinetatik pasatu ondoren, tenpuratik pasatu eta oliotan frijitu. Xukatu eta erreserbatu.

Tofu gazi-gozoa:

Tipulatxak zuritu, eta jengibre zati, baratxuri ale, siracha saltsa, soja eta ozpinarekin elkartu. Zartagin bat olioarekin jarri, eta pasta hori bertara sartu pixka bat murrizteko, su txikian, poliki-poliki. Beste zartagin batean, tipulina juliana eran moztu, eta erregosten jarri olioarekin. Tofu zatia karratutxotan moztu, eta bertara sartu. Gorritutakoan, lehengo prestaketarekin elkartu, azukrea gehitu eta karamelizatzen utzi koloretxo iluna hartu arte. Sagar zatiak gehitu.

 

BUKAERA:

Plater batean, piper frijituak jarri, atun tatakia xerratuta eta tofu gazi-gozo zati batzuk ondoan jarri. Gainean, pipeminak tenpuran kokatu.