Bigarrenak
Sardina eta pikillo sandwicha
Pikillo piperrak xukatu, eta, zartagin batean, olio eta baratxuri ale batekin, gorritu egingo ditugu.
Moldeko ogi xerrak zartaginean gorritu, eta pikillo piperrak luzatu, sardinak gainetik jarri, eta beste ogi xerrarekin estali. Horren gainean, pikillo maionesa, uraza, tomate xerrak, muskuiluak eta perrexil txikitua jarri, eta beste ogi xerrarekin estali. Broxetarekin lotu, eta erditik moztu.
Capresse entsalada
Ontzi batean, albaka orri batzuk sartu, eta, bertara, parmesano birrindua, antxoak, oliba olioa, gatza eta ozpin baltsamikoa sartu, eta almaizean birrindu.
Tomatea zuritu eta xerratan moztu; gainean; mozzarella xerrak banatu. Albaka orri batzuk gainetik bota, eta ozpin-olioarekin busti. Ontzi batean jarri.
Baratxuri freskoak tira luzetan moztu, tenpuratik pasa eta frijitu.
Pikillo maionesa
Osagai guztiak ontziratu, eta, birringailuarekin, ondo emultsionatu.
BUKAERA
Egurrezko taula batean, sandwicha jarri, baratxuri freskoa, alboan eta pikillo emultsioa, ontzi batean. Beste plater batean, capresse entsalada
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa