Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arrain urdin eskabetxatuak concasse tomatearekin eta udaberriko ziza salteatuekin
Arrain urdin eskabetxatuak concasse tomatearekin eta udaberriko ziza salteatuekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txitxarro eskabetxatua:
  • 2 txitxarro
  • 6 antxoa
  • 4 sardina
  • Tipulin bat
  • Piper berde bat
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Sagar ozpina, 500 g
  • Oliba olioa
  • Gatza, fina eta lodia
  • Concasse tomatea:
  • Tipulin bat
  • Tomate helduak, 4 adar
  • Baratxuri olioa
  • Gatza
  • Azukrea, koilarakadatxo bat
  • Tipulin adarra
  • Udaberriko zizak salteatuta:
  • Zizak, sorta bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • 2 kukulu
  • Erremolatxa egosi bat
  • Mango ozpin-olioa:
  • Mango bat
  • Lima bat
  • Oliba olioa, 80 g
  • Gatza
Prestaketa

Txitxarro eskabetxatua:

Zartagin batean, tipulina eta piper berdea erregosten jarriko ditugu, olio pixka batekin. Erdi sueztituta daudenean, ardo zuria bota, murriztu, eta ozpina bota. Irakitean, sua itzali, eta bertan txitxarro solomoa azal eta hezurrik gabe sartu. Bertan utzi egin arte.

Antxoei solomoak banandu, eta, gatz lodiarekin, 10 minutuz estali. Denbora igaro ostean, uretatik pasa gatza kentzeko, eta ozpinetan sartu beste 10-15 minutuz. Xukatu, eta oliba oliotan sartu.

Sardinak, xerratuta, azalaren aldetik gorritu zartagin batean.

Concasse tomatea:

Tomateak ur berotan sartu azala errazago kentzeko. Erditik moztu, eta haziak kendu. Brunoise eran moztu.

Zartagin batean, tipula txikitua erregosten jarri olioarekin. Tomatea, azukrea eta gatza sartu bertan, irakinaldi bat eman, eta sutatik atera.

Udaberriko zizak salteatuta:

Ziza erdiak eskuekin apurtu, eta zartagin  bero batean olio pixka batekin salteatu, minutu batez. Beste ziza erdiak, gordinik, fin-fin moztuko ditugu, eta erreserbatu.

Mango ozpin-olioa:

Mango erdia xerratan moztu, eta karratu txikitan moztu. Beste mango erdia birrindu, eta ontzi batean sartu. Bertara, lima zukua, gatza eta oliba olioa gehitu, hagaxkarekin ondo nahastu, eta mango karratuak sartu.

BUKAERA:

Plater batean, hiru kukulu xerra jarri, eta gainean, koilarakada bat concasse tomate. Bakoitzaren gainean, arrain urdin bat jarri, eta erremolatxa xerra pare bat gehitu. Gainetik, mango ozpin-olioa bota, eta plateretik ziza salteatuak banatu. Tontortxo bakoitzaren gainean, ziza gordin xerrak ipini.