Bigarrenak
Ahate betea:
Ahatea osorik garbitu eta gatza eman, bai barrutik eta bai kanpotik. Tipula txikitu eta gorritu. Bertara urdaiazpikoa eta patea gehitu. Dena nahastu. Ahatea bete nahasketarekin eta soka baten bitartez lotu. Labeko erretilu batean txorrotada bat oliba olio bota, tomate xerrekin ohe bat egin. Piperrak garbitu eta moztu tomatearen gainean jartzeko. Baratxuri aleak zuritu eta osorik jarri. Txorrotada bat ardo zurirekin busti eta ura edo salda gehitu. Gainean ahate betea jarri eta laberatu 180 ºC-an ordu betez. Barazki ohea eginda dagoenean dena birrindu, eta oso lodi geratuz gero ura gehitu.
Gari-zainzuri salteatuak:
Zainzuriak ahate urdaiazpikoz bildu eta zartagin batean gorritu.
Aranpasa egosiak:
Eltze batean osagai guztiak sartu eta egosten jarri aranpasak bigunak geratu arte.
BUKAERA:
Plater batean ahate zati bat jarri betegarriarekin eta saltsarekin estali. Ondoan gari zainzuri batzuk kokatu eta aldamenean aranpasa egosiak. Gainetik hur txigortuak bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa