Bigarrenak
Nahasketa bat egingo dugu baratxuri eta jengibre birrinduarekin, eta edalontzi laurden bat ur gehitu.
Barrengorriak 4 erditan moztuko ditugu, eta katilu batean nahastuko ditugu garam masala eta baratxuri-jengibrearen pasta. Geroko gordeko dugu.
Zartagin batean tipula erregosiko dugu zati txikitan, kolore horixka hartu arte. Behin eginda, tomate saltsa eta beste espeziak gehituko ditugu, eta ondo nahastuko ditugu.
Jogurta eta barrengorriak gehituko ditugu. Gatza bota eta 10-15 minutu gehiago kozinatuko ditugu, edalontzi txiki bat ur gehituta.
Arroz zuria egosiko dugu, eta martorri freskoarekin aterako dugu lagungarri bezala.
Chai Tea
Esnea eta ura berotuko ditugu. Bestalde, espeziak poltsa batean sartuko ditugu, eta 15 minutuz infusionatu egingo dugu.
Azken minutuan, belleza tea eta azukrea gehituko ditugu.
Likidoa iragaziko dugu, eta bero-bero kikara txikietan aterako dugu kanela zotz batekin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa