Bigarrenak
Yakitori arrain bolak:
Lupia xerratu, otarrainxkak zuritu eta labanarekin txikitu egingo ditugu. Ontzi batean sartu eta koko birrinduarekin, piperrautsarekin eta azukrearekin nahastu. Gatza bota eta eskuekin bolak egin. Egurrezko broxetatan sartu binaka eta zartaginean olio punta batekin gorritu eta egin.
Saltsa gorria:
Zartagin batean olioa jarri eta, baratxuria eta piper gorria txikituta erregosten jarri. Pipermina gehitu, sueztitu eta ardoa eta soja saltsa sartu. Minutu batzuez egosi eta birrindu.
Arroz basati salteatua:
Arroz basatia lehenengo egosi egingo dugu. Bestalde, zartagin batean olio txorrotada bat bota eta barazkiak txikituta erregosten jarri. Arroza xukatuta dugunean, zartaginera bota eta su bizian ondo gorritu. 2 koilarakada soja saltsa eta sesamo hazi batzuk bota. Geroko gorde.
Wasabi maionesa:
Ontzi batean maionesa eta wasabi pasta batu, ondo nahastu eta tipulin adar txikitua gehitu.
Bukaera:
Plater luze batean arroza zabaldu, ondoan yakitori bolak jarri eta saltsa gorria gainetik bota. Wasabi maionesa puntu batzuekin amaitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa