Bigarrenak
TXULETA TXITXIKI ERARA
Txuleta marinatua egiteko:
Hasteko, behi txuletari hegala kenduko diogu. Hegalari koipe guztia kendu eta haragia fin fin zatituko dugu. Ondoren, oliotan eta Ezpeletako eta Ibarrako piperrautsekin jarriko dugu marinatzen, 48 orduz gutxienez.
Barrengorri saltsa egiteko:
Tipula laukitan txikituko dugu eta zartagin batean oliotan sueztituko dugu. Tipulak kolore pixka bat hartu duenean, berakatz aleak gehituko ditugu, ondo txikituta. Ondoren apioa eta berakatz samurrak botako ditugu. Barrengorriak juliana eran ebaki eta nahasketa honetara gehituko ditugu. Barrengorri pare bat utziko ditugu platera apaintzeko. Dena ondo sueztitu denean, boilurra birrinduko dugu eta brandya botako dugu gainetik. Brandya flanbeatu dezakegu edo alkohola guztiz lurrundu arte kozinatu dezakegu.
BUKAERA:
Barrengorri saltsa jarriko dugu platerean eta honen gainean haragi marinatua. Gatz pixka bat botako diogu gainetik.
ERRAIA PIPER GORRI KONFITATUAREKIN ETA PATATA FRIJITUEKIN
Zartagin batean olio txorrotada bat jarriko dugu eta baratxuri xaflak su baxuan sueztitzen utziko ditugu.
Patatak zuritu eta birringailu batekin tira finetan zatituko dugu. Oliotan frijituko ditugu
Erraia zartaginean frijituko dugu
BUKAERA:
Erraia zatitu egingo dugu eta piper gorriekin eta patata frijituekin aurkeztuko dugu plater batean.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa