Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Ahate hanburgerra hostopilean bilduta pastrami, gazta eta burger saltsarekin
Ahate hanburgerra hostopilean bilduta pastrami, gazta eta burger saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Ahate hanburgerra:
  • Ahate bularki txikitua, 200 g
  • Kaparrak, eskukada bat
  • Gatza
  • Tipula frijitua, eskukada bat
  • Soja saltsa, koilarakada bat
  • Gazta krema (chedarra, gurina, irina eta esnea), 2 koilarakada
  • Pastrami xerrak, 3
  • Intxaurrak, koilarakada bat
  • Hostopil xafla bat
  • Arrautza bat
  • Sesamo haziak
  • Burger saltsa:
  • Maionesa, 2 koilarakada
  • Baratxuri ale bat
  • Tipulin erdi bat
  • Ziape saltsa, koilarakada bat
  • Piperrautsa, koilarakadatxo bat
  • Ozpinetako luzokerrak, 6
  • Tomate frijitua, 2 koilarakada
  • Tuberkuluak arinki frijituta:
  • Tuberkulu sorta
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
  • Oliba olioa
Prestaketa

Ahate hanburgerra:

Ahate haragi txikitua ontziratu eta bertara soja saltsa, kaparrak txikituta, tipula frijitua eta gatza bota. Ondo nahastu eta bi xerra egin. Bexamel arin bat egin eta bertara chedar gazta gehitu, eta birrindu. Xerra baten erdian gazta krema koilarakada on bat jarri eta intxaurrak bota. Beste xerrarekin estali eta ondo itxi. Pastrami xerrarekin bildu eta hostopil xaflarekin bildu. Gainean arrautza irabiatua igurtzi eta sesamo haziak bota. Laberatu 200 ºC-tan 30 minutuz.

Burger saltsa:

Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin ondo txikitu.

Tuberkuluak arinki frijituta:

Patata morea eta batata, patata frijitu moduan moztu eta frijitu.

Juka eta topinanbua chips moduan moztu eta frijitu.

BUKAERA:

Plater batean ahate hanburgerra jarri eta alboan patata frijituak eta chips-ak burger saltsarekin.