Bigarrenak
Behi masailak arrautzaztatuta:
Behi masailak garbitu eta egosten jarri tipula, porru eta azenarioarekin. Egosita daudenean, hoztu eta xerra loditan moztu. Arrautza-irinetan pasatu eta oliotan frijitu.
Etxeko tomate saltsa:
Zartagin batean tipula eta baratxuri aleak txikituta erregosten jarri, olio eta gatz pixka batekin. Tomatea zatituta gehitu, baita azukrea ere, eta ondo egiten utzi. Puregailutik pasa.
Artaburu kurruskariak:
Artaburuak lautan moztu. Ontzi batean osagai usaintsu guztiak gehitu eta oliba olioarekin nahastu. Artaburuen gainetik igurtzi. Ondoren, oliotan frijitu edo labean erre. Gatza bota eta gainera maionesa mina botako dugu.
BUKAERA:
Plater batean tomate saltsa koilarakada handi bat bota eta gainean 3 behi masail frijitu zati jarri. Bukatzeko, ondoan bi artaburu zati jarri eta saltsa gehitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa