Bigarrenak
Txerri eta hirugihar saihetsak eztiarekin:
Lapiko batean saihetsak hirugiharra, barazkiak, soja saltsa eta 2 litro ur jarriko ditugu. Lapikoa itxi eta 30-40 minutuz egosten utzi. Denbora igaro ondoren, saihetsak eta hirugiharra atera. Saihetsak moztu. Zartagin bat berotu olio piska batekin. Bertan txerri saihetsak eta hirugiharra gorritu eztiarekin bustita eta salda piska batekin, karamelatu arte.
Patata frijituak:
Patatak egosi ondoren, xerratan moztu eta hagaxka edo sardeska batekin zanpatu egingo ditugu. Gatza eta maizena bota eta eskuekin ore bat egingo dugu. Arrabolarekin luzatu, makilatxo luzeetan moztu eta olio berotan frijitu. Paperean xukatu, gatza eta saltsa gainetik bota.
Ziape saltsa:
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta hagaxkarekin ondo nahastu.
Perrexil tximitxurria:
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birringailuarekin ozpin-olio bat egin.
BUKAERA:
Plater batean saihetsak eta hirugihar gorrituak jarri eta gainera perrexil tximitxurria botako diogu. Patata frijituak ondoan jarri eta ziape saltsarekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa