Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Legatz kokotxak pil-pilean eta txirlak saltsa berdean gulekin
Legatz kokotxak pil-pilean eta txirlak saltsa berdean gulekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Legatz kokotxak pil-pilean:
  • Legatz kokotxak, 12
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa
  • Arrain salda pixka bat
  • Ardo zuri pixka bat
  • Gatza
  • Perrexila txikituta
  • Txirlak saltsa berdean:
  • Txirlak, 12
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa
  • Arrain salda, txorrotada bat
  • Irina
  • Ardo zuri pixka bat
  • Perrexila txikitua
  • Gulak salteatuta:
  • Gulak, erretilu bat
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa
  • Pipermina, 1
  • Kokotxak arrautzaztatuta edo kokotxa nahasiak:
  • Legatz kokotxak, 6
  • Arrautzak, 2
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Legatz kokotxak saltsa berdean:

Baratxuria txikitu eta zartagin batean olioarekin jarriko dugu dantzan. Ondoren, kokotxak gazituta sartuko ditugu. Berotasun pixka bat eman eta sutatik aterako dugu, olioa epeldu dadin. Momentu horretan, kokotxek bere gelatina askatuko dute. Gero, ardo zuri pixka bat bota eta pixkanaka zartaginari bueltak emango dizkiogu kokotxen gelatinak olioarekin bat egin arte. Saltsa loditzean, perrexila txikituta bota eta epelean mantendu.

Txirlak saltsa berdean:

Baratxuria txikitu eta zartagin batean olioarekin jarriko dugu dantzan. Ondoren, txirlak, ardo zuria eta irin pixka bat gehitu. Buelta batzuk eman, estalita irakin, eta txirlak ireki arte mantendu.

Gulak salteatuta:

Zartagin batera olioa, pipermina eta baratxuri txikitua gehitu. Dantzan hastean, gulak gehitu eta salteatu azkar bat eman, berotu arte.

BUKAERA:

Hiru platerak sarrerak modura jarri, hiru plater desberdinetan.

Plater batean hiru platerak nahastu ditzala.