Bigarrenak
Oinarriko gaileta:
Osagai lehorrekin sumendi bat egin eta erdian arrautza eta gurina sartu. Eskuekin landu ore bat egin arte. Hotzean utzi 20 minutuz eta arrabol batekin luzatu. Moldea osatu eta laberatu 180º C tan 15 minutuz. Hozten utzi.
Toffe gelatina:
Lehenengo azukrearekin karamelu bat egin, esne gaina epela gehitu eta bi osagai hauek elkartzean, gelatina horria hezetuta eta gurina zatitxotan gehitu eta ondo nahastu. Lehen egindako moldean sartu zentimetro erdiko lodierarekin.
Txokolate trufa:
Esne gaina epeldu eta txokolatera bota. Ondo nahastu eta gurinarekin emultsionatu.
Txokolatezko estalkia:
Esnea berotu eta honekin txokolatea hurtu, gelatina hezetuta gehitu ella pixka bat hozten denean, txokolate trufaren gainetik bota.
Chantilly-a:
Esne gainari banila adarreko haziak eta azukrea bota eta hagaxkarekin harrotu.
BUKAERA:
Plater batean txokolate tartajarri eta ondoan chantyllia jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa