Bigarrenak
Lupia tupinanbur ezkatekin:
Lupia xerratu eta erretilu batean luzatu azala goruntz duela. Tupinanburra zuritu eta borobildu labanarekin. Xerra fin finetan moztu eta patata-irinetik pasa. Arrai ezkatak izango balira bezala, xerra hauek bata bestearen ondoan jartzen joango gara lupiaren azalaren gainean. Zartagin batean gurina berotu eta tupinanbur aldetik gorritu egingo dugu, buelta eman eta haragi aldetik egiten jarri 2 minutuz, zartaginetik atera.
Txirlak txakolina eta tomatearekin:
Zartagin batean olioa bota eta tipulina txikituta sueztitzen jarri. Ondoren, tomatea zuritu eta haziak kenduta txikitu eta bertara bota salteatzen jarraitzeko. Txirlak gehitu, txakolina bota eta estali ireki daitezen.
Crosners salteatuak:
Crosners-ak galdarraztatu. Zartagin batean gurin zatitxo bat jarri eta perretxikoak moztuta gehitu eta salteatu. Crosners-ak sartu eta salteatzen jarraitu. Bukaeran datilak bertan jarri eta sutatik atera, gatza bota.
Bearnesa saltsa:
Eltze batean estragoi ozpina, eta tipulatxa txikituta sartu eta erdiraino murriztu, bertara ura eta gorringoak gehitu eta harrotu, gorringoak apartxu geratu arte, gurina zatitxotan gehitzen joan krema antzeko bat geratu arte. Perrexil txikitua sartu.
BUKAERA:
Plater batean lupia jarriko dugu eta ondoan txirla salteatuak. Aldamenean crosnerrsak eta ingurutik bearnesarekin ari bat egin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa