Bigarrenak
Hostopila:
Hostopila luzatu eta karrati formarekin moztu. Arrautza harrotuarekin margotu eta 180ºC tan laberatu. Labetik irtetzean, erdian txulotxoa handiagoa egin.
Ziazerbak mahats pasak eta pinaziak:
Zartagin bat berotu eta gurina bota ondoren, pinaziak gorritu, mahats pasak gehitu eta ziazerbak ere, salteatu.
Beste zartagin batean, olio txorrotada txiki bat bota eta hirugihar zatiak gorritu. kurruskariak gelditu arte.
Bexamela:
Gurina eta irinarekin roux bat egin eta esnea gehitu, 5 minutuz irakiten eduki, gatza eta intxaur muskatua gehitu eta hostopilaren alde batean bota, gazta birrindua jarri eta gainerre.
Perretxiko saltsa:
Tipulina txikituta olioarekin zartagi batean erregosi, perretxiko eta barrengorriak txikituta gehitu eta hauek sueztitzen direnean, ardo txuria bota, murriztu eta esne gaina gehitu. Nahi dugun lodiera hartzen duenean, birringailuarekin txikitu.
BUKAERA:
Plater batean perretxiko saltsa bota eta gainean hostopila jarri gainerretu ondoren.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa