Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Basurde saihetsa, morokil kurruskaria eta gaztaina purea
Basurde saihetsa, morokil kurruskaria eta gaztaina purea
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • OSAGAIAK
  • (2 pertsonarentzat)
  • Basurde saihetsak:
  • Basurde saihets zati bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Arbendola eskukada bat
  • Baratxuri ale bat
  • Perrexil pixka bat
  • Morokil kurruskaria:
  • Morokila, 150 g
  • Esnea, 50 g
  • Esne-gaina, 40 g
  • Baratxuri ale bat
  • Gatza
  • Ezpeletako pipermina
  • Parmesano birrindua, 30 g
  • Oilo salda murriztua, koilarakada bat
  • Basurde saihets puntak, 100 g
  • Ogi birrindua, 200 g
  • Gaztaina purea:
  • Ura, 150 g
  • Gaztaina zurituak, 20
  • Apio-bola, 50 g
  • Oilasko salda, 300 g
  • Gurina, 20 g
  • Gatza
  • Baratxuri freskoa, gaztaina eta boilurra:
  • Gaztainak, 3
  • Baratxuri freskoak, 4
  • Boilur bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Basurde saihetsak:

Almaiz batera baratxuri alea, arbendola frijituak eta perrexila botako ditugu, oliba olio txorrotada batekin, eta pasta bat egingo dugu. Honekin basurde xerrak bi aldetatik igurtziko ditugu.

Zartaginean, olioarekin, basurde saihetsak gorrituko ditugu egin arte.

Morokil kurruskaria:

Ontzi batean esnea, esne-gaina, Ezpeletako pipermina, gatza, baratxuri alea txikituta eta oilasko salda murriztua bota. Irakitean, morokila gehitu eta 15 minutuz egosten utzi. Orduan, basurde haragi puntak sartu eta erretilu batean luzatu, eta hotzean gorde. Gogortzean, makilatxotan moztu eta ogi birrindutik pasa ondoren, oliotan frijitu. Ondoren, paperean xukatu.

Gaztaina purea:

Eltze batean gaztainak, apio-bola, oilasko salda eta ura egosten jarriko ditugu. Egosita daudenean, xukatu eta gaztaina eta apio-bolarekin pure bat egin, gurina gehitu eta gatzez ondu. Beroan mantendu.

Baratxuri freskoa, gaztaina eta boilurra:

Baratxuriak zuritu eta galdarraztatu egingo ditugu. Gaztainak zuritu eta xerratan moztu. Boilurra xaflatan moztu. Zartagin batean olioarekin baratxuri fresko makilatxoak salteatu, gaztaina xerrak gehitu eta zartaginetik atera, eta boilur xaflekin nahastu.

Bukaera:

Plater batean gaztaina pure koilarakada bat jarriko dugu eta gainean 3 basurde saihets jarri, ondoan morokil frijitu batzuk eta aldamenean salteatua jarri.