Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Hot dog-a, ziape eta ezti saltsa, eta barazki ''chips'' entsalada
Hot dog-a, ziape eta ezti saltsa, eta barazki ''chips'' entsalada
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Hot dog-a:
  • ¿Frankfurt saltxitxa edo butifarra, 2
  • ¿Hot dog ogia, 2
  • ¿Gurina
  • Ziape eta ezti saltsa:
  • ¿Ziapea, 2 koilarakada
  • ¿Gazta freskoa, koilarakada bat
  • ¿Piperrauts ketua
  • ¿Pipermina
  • ¿Eztia, koilarakada bat
  • ¿Oliba olioa, 50 g
  • Tipulatxa karamelatua:
  • ¿Tipulatxak, 6
  • ¿Moskabado azukre pixka bat
  • ¿Oliba olioa
  • ¿Gatza
  • ¿Hirugihar xerra frijitua, 3
  • ¿Tomate frijitu bizia, koilarakada bat
  • Barazki “chips” entsalada:
  • ¿Patatak, 2
  • ¿Kaparra, koilarakada bat
  • ¿Ozpinetako luzokerra, koilarakada bat
  • ¿Oliba beltza, koilarakada bat
  • ¿Batata bat
  • ¿Juka erdi bat
  • ¿Banana ar bat
  • ¿Tipula bat
  • ¿Irina
  • ¿Eskarola bat
  • ¿Oliba olioa
  • ¿Lehengo ziape eta ezti saltsa
  • ¿Gatza
Prestaketa

Hot dog-a:

Ogia goitik ireki luzeran eta zartaginean pixka bat berotu. Parrilla zartaginean butifarra ondo gorritu.

Nahi bada, ogia erditik ireki eta gurinarekin gorritu.

Ziape eta ezti saltsa:

Ontzi batean osagai guztiak nahastu. Oliba olioa azkena izango da, eta isurtzen ari garenean, hagaxkarekin arrotzen joango gara.

Tipulatxa karamelatua:

Tipulatxak zuritu eta Juliana eran moztu. Zartagin batean, su bizian erregosiko dugu, kolorea hartu dezan, eta  moskabado azukre pixka bat gehitu karamelatzeko. Olioa xukatu eta hirugihar frijitua gainetik apurtu, eta erreserbatu.

Barazki "chips" entsalada:

Tipula eraztunetan moztu, irinetatik pasa eta frijitu.

Patata bat, juka, banana arra eta batata zuritu, eta xerra finetan moztuko ditugu zuritzailearekin. Oliotan frijitu eta paperean xukatu, eta gatza bota.

Beste patatak zatitu eta egosi egingo dugu. Biguntzean, ontzi batean sartu eta bertara kaparrak, ozpinetako luzokerra eta oliba beltzak gehitu, eta koilara batekin nahastu egingo dugu, eta ziape eta ezti saltsa pixka bat gehituko diogu. Nahasketa hau eraztun batean sartu, forma borobila emateko, eta gainean, barazki chips-ak jarriko ditugu, ondoren eskarola adartxoak jarri eta oliba olio pixka bat bota.

BUKAERA:

Butifarra ogi tartean sartu dugunean tipulatxa lehorra gainean jarri eta bi saltsak bota, ziapearena eta tomate biziarena. Tipula frijitu pixka bat jarri, eta ondoan, entsalada jarri.