Bigarrenak
Arkume broxeta:
Ontzi batean ziapea, currya, kanela, piperrautsa, eta oreganoa sartu eta pasta bat egin. Arkumea zatitan moztu, gatzez ondu eta aurreko pastarekin ondo igurtzi eta nahastu. Broxeta batean sartu eta zartagin batean ondo gorritu, behar badu laberatu.
Tabbouleh-a:
Zartagin batean olioa bota eta tipulina eta porrua gatzarekin erregosi.
Eltze batean salda eta ura irakiten jarri eta currya eta azafrai pistilo txigortuak bota eta kuskusarekin elkartu, soberan dagoen ura kendu, olio zorrotada bat bota, estali eta 5 minutuz utzi. Sardexka baten laguntzarekin kuskusa askatu eta erregosi den barazkiekin nahastu ontzi batean. Bertara beste barazki txikituak bota eta berriro nahastuko dugu. Limoi-birrindura eta zukua sartu, oliba olioa eta gatza.
Almaiz batera pistatxoak, menda eta oliba olioa bota, pasta bat egin eta kuskusarekin nahastu.
Limoi pestoa:
Ontzi batean 2 limoi-birrindura bota eta limoi bat zuritu eta atalak kendu, baratxuri alea, parmesanoa, intxaurrak eta gatza gehitu, eta ondo birrintzen dugun bitartean, olioa botatzen joango gara emultsio bat sortu arte.
BUKAERA:
Plater batean kuskusa jarri eta ondoan arkume broxeta, gainetik pesto limoia bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa