Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txerrikume gisatua pikillo piper konfitatuarekin eta fruta brotxeta
Txerrikume gisatua pikillo piper konfitatuarekin eta fruta brotxeta
Osagaiak
  • Txerrikume erdi bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Kanela adar bat
  • Erromero adar bat
  • 6 baratxuri ale
  • Frijitzeko olioa
  • Tipulin bat
  • Piper berde bat
  • Perrexil txikitua
  • Piperrauts mina
  • Limoi baten zukua
  • Pikilloko piper konfitura:
  • 10 pikillo piper
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Azukrea
  • 2 baratxuri ale
  • Modenako ozpin murriztua
  • Mango eta anana brotxeta:
  • Mango bat
  • Anana erdia
  • Azukre beltza
  • Gurina
Prestaketa

Txerrikume gisatua:

Lapiko batean oliba olioa, 3 baratxuri ale, kanela eta erromero adarrak sartu eta berotzen jarri. Txerrikume erdia gazitu eta bertara sartu, 90 ºCan mantendu antxumekia biguna geratu arte. Orduan, zatitan moztu eta zartagin batean baratxuria, piper berdea eta tipulina txikituarekin elkartu eta buelta batzuk eman ondoren, piperrautsa  bota eta ur eta ardo txuri zorrotada bat, murrizten utzi eta lehortzen dioanean limoi zukua bota eta karamelizatzen utzi.

Pikillo piper konfitura:

Pikillo piperrei haziak kendu, gazitu eta zartagin batean olioarekin pixkanaka egiten joango gara. Lehortzen asten direnean ur tanta batzuk bota, azukre koilarakada bat eta marmelada antzeko zuku bat egingo dugu, platerean jarri eta modenako ozpin murriztua gainetik bota.

Mango eta anana txitxi-burruntzia:

Mangoa eta anana 4 kubotan moztu eta zartagin batean gurina eta azukre pixka batekin karamelizatu eta gorritu. Eginda daudenean, brotxeta batean sartu.

 

Bukaera:

Plater batean txerrikume-gisatua eta glasatua jarri, ondoan fruta txitxi-burruntzia eta plater batean pikillo piper konfitatuak.