Bigarrenak
Txipiroi oinarria:
Zartagin batean olioarekin tipula, baratxuri alea eta piper berdea txikituta erregosten jarri, gatz pixka bat botaz. Hiru txipiroi txikitu eta bertan erregosten jarri, ardo txuri zorrotada bota. Murriztean, tomate saltsa eta txipiroi tinta jarri eta txipiroia egin arte sutan eduki.
Txipiroi tinta eta perrexil olioa:
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin emultsio bat sortu.
Tipula eta txipiroi tentakulu kurruskaria:
Alde batetik tipula eraztunetan moztu, irinez estali eta oliotan frijitu, paperean xukatu eta gatza bota. Eta bestetik, txipiroi tentakuluei gatzez ondu, irineztatu eta frijitu.
Pasta freskoa:
Pasta xafla ur irakinetan egosi, xukatu.
Bukaera:
Plater batean metalezko eraztun bat jarri eta erdiraino txipiroi oinarria jarri. Gainean pasta xafla bat jarri eta geratzen diren txipiroiak zartaginean gorritu eta pasta xafla honen gainean jarri. Ondoren, beste pasta xafla bat jarri eta txipiroi tinta eta perrexil olioarekin apaindu
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa