Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Monte Cristoko sandwicha, fruitu gorri eta granola gaztanbera
Monte Cristoko sandwicha, fruitu gorri eta granola gaztanbera
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Monte Cristoko sandwicha:
  • Moldeko ogia, 3 xerra
  • Maionesa, 20 g
  • Ziape saltsa, 10 g
  • Gruyere gazta, 3 xerra
  • Txerri lakoia, 3 xerra
  • Arrautza bat
  • Esnea, 60 ml
  • Gatza
  • Behar adina Intxaur muskatua, hautsean
  • Ekilore olioa
  • Azukre-hautsa
  • Mugurdi marmelada, koilarakada bat
  • Granola:
  • Olo-malutak, 125 g
  • Fruitu lehor nahasketa, 80 g (intxaurrak, hurrak, kakahueteak)
  • Oliba olioa, koilarakada bat
  • Eztia, koilarakada bat
  • Ahabi lehorrak, 20 g
  • Goji baiak, koilarakada bat
  • Mugurdi marmelada:
  • Mugurdiak, 200 g
  • Azukre beltza, 100 g
  • Gaztanbera
Prestaketa

Monte Cristo sandwicha

Baserriko ogiari 3 xerra moztu eta azala kendu, mahaian luzatu eta bi xerrei maionesa luzatu eta besteari ziape saltsa. Gainean gazta xerra eta lakoia jarri bakoitzari eta bata bestearen gainean kokatu. Zanpatu egingo dugu jateko errazago izan dadin. Plater batean arrautza, esnea, intxaur muskatua eta gatza jarri, sardexka batekin harrotu eta sandwicha bertatik pasa ondoren olio beroa duen zartagin batera pasa. Alde guztietatik frijitu eta paperean xukatu. Nahi bada, gainetik mugurdi marmelada jarri daiteke. Azukre-hautsarekin bukatu.

Granola

Olioa eta eztia berotzen jarri lapiko batean. Ontzi batean olo-malutak eta fruitu lehorrak jarri eta ezti eta olio nahasketa bertara bota, ondo nahastu. Labe erretilu batean labeko papera jarri eta bertan nahasketa luzatu eta labean egin 180 ºCan 10-15 minutuz. Egosketan zehar nahasten joan. Ondo xigortuta daudenean, labetik atera eta hozten utzi, ahabiekin nahastu.

Mugurdi marmelada

Bi osagaiak lapiko batean elkartu eta su txikian egosten jarri marmeladaren loditasuna hartu arte.

Bukaera

Plater batean sandwicha erditik moztuta jarri eta ondoan gaztanbera mugurdi eta granola ontzia.