Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Katxopoa roquefort saltsarekin eta erromerodun patata erreekin
Katxopoa roquefort saltsarekin eta erromerodun patata erreekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Katxopoa:
  • 4 txekor xerra
  • Brie gazta, 8 xerra
  • Urdaiazpiko iberikoa, 8 xerra
  • Irina
  • 2 arrautza
  • Ogi birrindua
  • Ogi makilatxoak
  • Roquefort saltsa:
  • 2 tipulatx
  • Gurina
  • Gatza
  • Salda, 100 cl.
  • Roquefort gaztea, 40 g
  • Tipulin adar txikitua, koilarakada bat
  • Patata eta azenario erreak erromeroarekin:
  • 4 patata txiki
  • 3 azenario
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Erromeroa
Prestaketa

Katxopoa

Txekor xerrak zapaldu ondo luzatzeko, eta xerra baten gainean urdaiazpiko eta brie gazta xerrak jarri. Beste txekor xerra batekin estali, gatza bota eta birrineztatu egingo dugu. Aurretik, ogi birrindura ogi-makilatxo apurtuak gehituko ditugu. Zartagin batean olioa jarri, eta bertan frijitu katxopoa bi aldeetatik. Paperean xukatu

Roquefort saltsa

Tipulatx txikitua zartagin batean erregosten jarri gurinarekin. Bertara roqueforta eta salda gehitu, 5 minutuz irakin. eta birringailuarekin ondo txikitu. Tipulin adar txikitua bota.

Patata erreak erromeroarekin

Patatak zuritu gabe luzeran moztu. Azenarioak, berriz, zuritu eta makilatxo loditan moztu. Labe erretilu batean jarri, olioa, gatza eta erromero hosto txikituak gainetik bota, eta laberatu 190 ºCan 20-30 minutuz.

Bukaera

Plater batean katxopoa jarri, ondoan roquefort saltsa bota eta aldamenean patatak eta azenario erreak jarri